2015(e)ko otsailaren 23(a), astelehena

MARKINA-XEMEINEN ZEHARREKO IBILBIDEA




Gaur, otsailak 23, Markina-Xemeinera joan gara ibilbide bat egitera. Bertan, bisita gidatua egiteko aukera izan dugu eta oso interesgarria izan da. Gidariak Bixenta Mogel eta Juan Antonio Mogeli buruzko informazioa eman digu. Hainbat leku ikusi ditugu, esate baterako, Patrokua jauregia. Jauregiko lorategietan Juan Antonio Mogelen omenez egindako eskultura bat dago, Andonegi eskultoreak egindakoa. Han, Mogelen “Peru Abarka” liburutik ateratako esaldi bat irakur daiteke: “Gurago dau otxuak baso bizitzia, jatekua nekez bilatu iarra, etxe-txakur katiaz lotubaren eregu ta ogi biguna baino”.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina